XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...)- erantzun zuen Elsa'k, erantzun hura guztiz normala irudituko balitzaio bezela.

- Nora nahi! Nun itxarongo dizut? - galdetu zuen Pierre'k, bere bihotz-taupadak kanpotik beretik entzun zitezen bildur.

Orduantxe erauntsi zuen tinbreak.

- Lanetik seiretan irtetzen naiz, eta 64 tranbia hartzera joan ohi naiz beti Traversiere'ko izkiñara.

Beharbada alkar topatuko dugu.

Ez da hori?.

Elsa'k hozki esan zuen hau guzia, atzera egingo balu bezela.

Hau iruditu zitzaion Pierre'ri bederen.

Eta atea idekitzera joan zan.

- Egun on, Lacoste jauna - agurtu zuen Elsa'k.

- Egun on zuri ere.

Bakarrik zaude? - Lacoste'k galdea.

Horra: berriz ere galdera bera, pentsatu zuen Pierre'k, bere nazka ezin menperaturik.

Baiñan arratsean adia eman zion Elsa'k, eta hunek egundoko barne-segurantzia ematen zion.

Lacoste sartu zanean, beraz, oso haundiro agurtu zuen Pierre'k, esaten ziolarik: - Egun on, Lacoste jauna.

Johan dea? Zer moduz Papy'ren munstrokeria horiek?.

Lacoste'ri ez zitzaion hau gustatu, noski.

Baiña berdin zitzaion momentu hartan.

Pierre'k Elsa begiratu zuen, Elsa Lacoste'ri so zegoelarik hain zuzen; eta administrazioko begiez begiratzen zuela iruditu zitzaion.

- Agur - esan zuen Pierre'k brauki.

- Hor uzten zaituztet buruz buru.

Gogor lanegin!

Hitzik esan gabe begiratu zuen Lacoste'k, hein batean txunditurik: -Agur, agur, Zizeron.

Behingoz hamar bat urtez gaztetua bide zan Pierre: ibillera ariñagoa, arnasa sakonagoa, etorkizunari buruz baikortasuna gaillen, naturalezaren sendimena askozaz ere biziagoa.

Egiazki Pierre goiz hartan jaio zan.

Etxeen illarak lehenengo aldiz antzeman uste zituen eder; eta Brusela lehenengo aldiz ikusten zuela, Urrillo'ren margoetan Paris'ko hauzo ezagun horiek lehenengo aldiz birrikusten diran bezelatsu.